XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo lerrootan eskaintzen duguna, aukera mistoa dugu, lagundutako autoikaskuntza ikastaroa nolabait.

Gure bezero-ikasleen nortasuna dela eta

Puntu honek gure ustez berebiziko garrantzia dauka.

Autoikaskuntza deritzon honetan ikasleak jakin behar du zer nahi duen, nahiz eta geroxeago bere nahi eta gaitasunaren arabera guk eskaintza berari egokitu.

Talde batzuk martxan jartzeko, parte hartzaileak informatika munduarekin harremanen bat edukitzea komenigarria da, osterantzean oso arrotza izango litzateke metodo honen bidezko ikaskuntza.

Baldintza hau gertatuko ez balitz, programa sartu aurretik erabileraren gaineko ikastarotxoa ematea komenigarria baino gehiago beharrezkoa izango da.

Ikaskuntza autonomoa denez, partaide bakoitzari egitarau pertsonalizatua egingo zaio eta hori galdetegi zein elkarrrizketa batzuen ondorioz sortuko genuke.

Hala eta guztiz ere, gure zentroan komuna izango den egitarau osatua edukiko dugu, aldakorra izango dena (erritmoa, ariketen kopurua, azalpenak...). Eskaintza ikaslez ikasle egin behar da, eskola eta ikaslearen artean hitzartutako egitarau pertsonalizatua lortu arte.

Eskola orduak eta erritmoa libreak izango dira, norberaren gogoaren eta aukeren araberakoak, eta ikaslearekin hitzartuko da denbora horretan zer egingo den, ikasiko duena eta zer nolako emaitzak atera daitezkeen ikastaro honetatik.

Autoikaskuntza programa batean sartzeak ez du esan nahi ohiko euskaltegiak utzi behar izango direnik, programak berak eragin handia izan baitezake euskategira hurbiltzeko orduan hainbat kasutan, edota dagoeneko euskaltegietan daudenentzako programan sar daitezke errefortzu moduan.